jueves, 24 de abril de 2008

martes, 8 de abril de 2008

CEUTA


Zein polita den Ceuta!!!

Bilbotik Ceutara


Ver mapa más grande
Bilbotik Ceutarako bidea.

lunes, 7 de abril de 2008

Hendaia eta Abadia






Hendaia eta Abbadia jauregia leku zoragarriak!
Abbadia jauregia Hendaiako (Lapurdi) itsaslabarren gainean dago, Santa Ana muturreko muinoan. Anton Abbadiak eraikiarazi zuen 1860 eta 1870 artean, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neo-gotikoan, eta Ingalaterran XIX. mendean egin ziren gazteluen eredura.
Anton Abbadiaren paperen arteko 1865eko aurrekontu batzuetan, gaztelua egiteko aurreikusiriko gastuen guztizko kopurua ageri da: 172.887 libera, altzariak kontuan hartu gabe.
Hil aurretik, Anton Abbadiak gaztelua eta lur sail osoa Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion.


EzaugarriakHiruki aldekide perfektu batean inskribatzen da gaztelua; era sinbolikoan, etiopiar argi-emailearen estatuak leku geometrikoa markatzen du.
Hego-ekialdera dago orientatuta, itsasoari gibela emanik, landaredia eta fauna aberatsa duen 350 hektareako ordeka eder baten erdian. Diseinu poligonaleko erdiko atal nagusitik hiru hegal ateratzen dira, bakoitzak bere xede berezia duela:
ipar-mendebaldeko hegala: ikerketari eskainia da, gazteluaren gune zabalena, astronomia behatokia gordetzen duena.
hegoaldeko hegala: harrera eta bizitokia dira bertan.
ekialdeko hegala: San Antonioren adbokazioari eskainitako kapera.
Barneko dekorazioa eta altzariak orientalismoaren estilora lerratuak dira orobat, eta Anton Abbadiak bere txangoetatik bildutako objektu asko gordetzen ditu, gehienak ongi zainduak.
Eraikinak lau maila ditu: zerbitzurako sotoa, etxebizitzarako bi solairu, eta ganbara.